XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eten bat egin zuen. Narraski-Saski andreak ingurura begiratu zuen. Nor izango ote zen zorioneko irabazlea?
- Narraski-Saski andrea -esan zuen idazkariak. Bakarrik-Egiten-Den-Ohearengatik
Narraski-Saski andreak gorputza urtzen zitzaiola sentitu zuen. Ingurukoen eskuek berriro podiumerantz bidaltzen zuten.
Idazkariak urrezko txanponez betetako poltsa astun bat eman zion.
Narraski-Saski andreak ezin zuen sinetsi.
Oker zeuden alkateari zegokionez. Azken batean, ez zegoen minduta Percyrekin gertatu zenaren ondoren.
Ez zien sari bat eman, sari guztiak baizik. Narraski-Saski andreak irribarre egin zion idazkariari.
- Zer da Sari Misteriotsu Handia? -galdetu zion.
- Bihar iluntzean
- Iruzurra! -garrasi egin zuen ahots batek jendetzaren artetik.
- Azpijokoa! -beste batek.